Getxoko Alderdi Popularrak alegazioak jarri dizkio Neguriko ertzain-etxea zaharberritzeko asmoz Udal Gobernuak HAPOn behin behinean onartu duen aldaketari. Marisa Arruek salatu du aldaketaren bidez espazioa ia sei bider handituko dela eta ertzain-etxeak ez duela "hainbeste" behar, bost kilometrora "Erandioko makro-komisaria ultramodernoa" dagoelako. Horregatik, zaharberritze lanek egungo eraikinaren eta lorategiaren espazioak errespetatzea eskatu du "egungo ertzain-etxea zaharberrituz eta hobetuz". Udalak HAPOren aldaketaz informazioa eman zuen pasa den otsailaren 12an udaletxean antolatutako hitzaldi batean eta alegazioak jartzeko epea otsailaren azken egunean amaitu zen.
Ertzaintzak Negurin duen lursailak 7.500 metro koadro ditu eta eraikinak 1.385,48 metro betetzen ditu.
2007ko apirilaren 27ko udalbatzan, berriz, 1.500 metro koadrora handitzeko baimena eman zion hiruko Gobernuaren botoekin. Urte horretako irailean, ordea, Javier Balza Herrizaingo sailburuak
ertzain-etxearen eraikinak 1.675 metro koadro izango duela (pdf) iragarri zuen nahiz eta horretarako baimenik ez izan, orduan
UKBERRI.NETek zabaldu zuenez. Argazkian, bi ertzain Algortan.