Larunbaterako emakumeen eskubideen aldeko manifestazioa deitu dute Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mar. 5a, 19:45

"Eredu patriarkal honek itotzen gaitu, feminismotik harreman berriak" sortu lelopean, eskualde mailako manifestazioa izango da larunbat honetan, martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunarekin, Algortan. Emakumeen Mundu Martxarako plataformak deituta, arratsaldeko 7etan abiatuko da manifestazioa Telletxe plazatik, kalean ibili ostean, ekitaldi batekin Txiki eta Otaegi (San Nikolas) plazan amaitzeko. Bestalde, Bilboko auzoetan barrena goizen egingo den bizikletadan parte hartzera deitu ditu Uribe Kosta eta Erandioko herritarrak Algortako Bilgune Feministak. Martxa 11:30ean abiatuko da Karmelotik (Santutxu), Zazpi Kaleetan amaitzeko. Argazkian, azaroaren 25ean, Algortako Bilgune Feministak deituta, emakumeen aurkako indarkeriaren kontra egindako elkarretaratzea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun