Plentziako Udaleko Gazteria Arloak ostegun honetan, martxoak 6, izango den batzarrera deitu ditu 14 eta 30 urte bitarteko neska-mutilak, Gazte Plana lantzeko asmoz. Tokiko arduradunek adierazi dutenez, "gazteriarentzat berebizikoak diren gaietan zuzenean zein zeharka eragitea" du helburu garatu nahi duten plangintza berriak. "Horrenbestez, bi ildo jarraituko ditugu: batetik, zer egiten ari garen ondo edo zertan hobe dezakegun eta, bestetik, ahal den neurrian, gazteen bizi kalitatea hobetzeko guztion artean zer egin dezakegun", azaldu dute udal arduradunek. Hori dela eta, "guztiz beharrezkoa" jotzen dute neska-mutil plentziarren parte hartzea: "ezin dugu zugatik erabaki", diotenez. Biharko bilera, beraz, 18:30ean izango da, Goñi Portal kultur etxean. Argazkian, Plentziako udaletxea eta Astillero plaza /
Edonola.net.