Areetako Ondarreta abesbatzak gaur zortzi, datorren asteazkenean, korura batu nahi diren ahots berriak entzungo ditu Mesetako Amaren bere egoitzan. Horrela, hilaren 12an ahots gazteek eta ez hain gazteek entzunak izateko hirugarren aukera izango dute, pasa den asteazkenean eta gaur gertatu bezala. Ondarretakoek "abestea gustuko, belarri ona eta talde lanetarako grina dituzten eta gogoz lan egiteko prest dauden" guztiei animoak eman dizkiete Ondarretan proba egiteko eta ahal bada abesbatzeko kide bihurtzeko. Datorren entzunaldia 19:00etatik 20:00etara egingo dute Mesedetako Amaren kaleko 13. eraikinean dagoen kultur etxeko hirugarren solairuan. Ondarretak 40 urte bete zituen iaz eta dagoeneko lau kontzertu baieztatu ditu 2008rako. Argazkian, abesbatzaren kideak iaz Areetako Txurruka kaian / Ondarreta abesbatza.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!