Bulegoaren rdutegia, ordea, moldagarria izango da: behe-denboraldian, martxoaren 19tik ekainaren 14ra eta irailaren 16tik urriaren 12ra arte, 6 orduz egongo da zabalik astegunetan (11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara) eta 8 orduz jaiegunetan (10:30etik 14:30ak arte eta 16:00etatik 20:00ak arte).
Goi-denboraldian, hots, ekainaren 15etik irailaren 15ra arte, 8 orduz ere egongo da zabalik egun guztietan (10:30etik 14:30ak arte eta 16:00etatik 20:00ak arte).
Gainera, turistei arreta zerbitzua bigarren informazio bulego batekin indartuko dute. Azken hau udalerrian izango diren ospakizun berezietan ipiniko dute, hala nola, Eskulangintza Azokan, Blues, Jazz eta Folk Jaialdietan, Atlantikoko Itsas Jokoetan, eta San Lorenzo eta Erdi Aroko Azoketan. Bulego guztietan udalerriko eta Euskal Herriko baliabide eta gune interesgarrien gaineko informazio turistikoa eskainiko dute; zerbitzu turistikoen erreserbak egiteko eskariak jasoko dira; eta, baita, opariak eta oroigarriak salduko dituzte.
Iazko udaldian Turismo Bulego bereziek 24.152 lagunen bisitalditxoa jaso zuten, hau da, aurreko urtean baino %62 eta 2005ean baino %113 bat gehiago. Hau da, azken bi urtean bisitarien kopurua bikoiztu baino gehiago egin da. Egunean batez beste 123 lagun hartu zituzten, 2006an baino 19 gehiago. Bestalde, Turismo Bulegoak 40.722 lagun artatu zituen, 2006an baino %11,23 gehiago.