Bere burua EHNAz identifikatzeagatik Itxaso Viñesen aurka gaur burutzekoa zen epaiketa atzeratu egin du gaur Bizkaiko Auzitegi Probintzialak. Erabakia akusazioaren lekukoak diren ertzainak agertu ez direlako eta epaileari eta fiskalari Viñesen hitzak itzuliko lizkiekeen itzultzailea deituta ez zegoelako hartu dute ofizialki, baina defentsak salatu du "epaiketa hauteskundeetatik kanpo egin nahi" dutela. Epaitegi aurrean 21 lagunek burutu duten "Euskal Herritarrontzak ez dago justiziarik" elkarretaratzearen leloaren moldaketa ironikoa eginez, Kepa Manzisidor abokatuak salatu du "Euskal Herritarrontzat justizia egon badago, baina ez orain", eta argi utzi du hauteskunde interesak daudela gaurko erabakiaren atzean. Aurretik, epaitegiaren ateko kontrolean, ertzainek ez diote Itxaso Viñesi sartzen utzi, EHNA aurkeztuta, baina gero amore eman dute. Desobedientzia falta egon zenetz erabakitzeko bista berria apirilaren 11an, goizeko 11:25ean jarri dute. Argazkian, Itxaso Viñe, eskumaldetik lehenengoa, Azpiri (ezkerrean) eta
Bai Euskal Herriariko kideekin, aurreko prentsaurreko batean.