Algortako Jesusen Bihotza udal zahar etxean duela 15 urte bizi den Zacarias Ortega Yustos omendu dute gaur 100 urte bete dituelako. Imanol Landa Getxoko alkateak eta beste udal eta foru agintari batzuek gorazarre egin diote gaur Ortegari, 100 urte bete duen egunean bertan. Omendutakoa, adin kontuak direla eta ikusteko eta entzuteko dituen arazoez aparte, osasuntsu dago. Alarguna eta jatorriz Valladolideko Renedo de Esgueva herrikoa, Euskal Herritik kanpo bizi diren bi alaba, bost iloba eta beste bost biloba ditu. 16 urte zituela Getxora etorri zen eta Estatuko beste herri batzutan bizi izan bada ere berriro itzuli zen udalerri horretara. 70ko hamarkadan, erretiroa hartu aurretik, Sestaoko Astilleros Españoles ontzioletako auto gidaria zen. Bizkaiko Foru Aldundiak beste bost lagun omendu ditu egunotan: Juan Cabezas Zuazabeitia, Carmen Hernandez Carasa, Ciriaca Lopez Sanz, Josefina Ormaetxebarria eta Asuncion Izagirre Carro. Argazkian, Sorne Unzueta "Utarsus" zena 104 urte bete zituen
2005ean Urdulizen hil baino lehen.