Barcelona Sinfonietta Orkestra CICeko Institució Culturalaren baitan sortu zen eta anglosaxoien munduan oso hedatua dagoen orkestra profesionalen eredu bati jarraitzen dio, bai kudeaketagatik eta antolamenduagatik bai osatzen duten musikaren kalitateagatik ere. 1998an aurkeztu zen Orkestra, Barcelona Sinfonietta izenarekin. Geroztik, musika-jarduera handia eta nabarmena izan du, eta horregatik bihurtu da Bartzelonarako erreferentzia garrantzitsua.
Ohiki aritzen da Barcelonako L’Auditori aretoan eta Palau de la Música Catalanan, eta arrakastaz parte hartu izan du, beste batzuen artean, El Vendrell, Canet, Calonge, Ciutadella, Vilabertran eta Cadaquésko musika-jaialdietan. 2006an, itzuli bat egin zuen Txinan barrena, kontzertuak emanez Shangain eta Pekinen. Getxon eskainiko duen kontzertuak bi zati izango ditu: lehenengoan, instrumentala, Vivaldi izango da protagonista nagusia; bigarrenean, abeslari gonbidatuek parte hartuko dute eta Pergolesiren “Stabat mater” obraren zatiak interpretatuko dituzte.
Francesc Llongueres zuzendaria
Orkestraren sortzaile eta zuzendaria Francesc Llongueres da. Sergiu Celibidache maisuaren laguntzaile izan zen, eta haren ikaslerik onenetakoa. Europan zehar orkestra ugari zuzentzera gonbidatu dute, baita gure herrialdeko talde sinfoniko nagusienak ere. Besteak beste, nabarmentzekoak dira, Orquestra Ciutat de Barcelona, Gaztela eta Leongoa, Asturiaskoa, Valentziakoa eta Radio Televisión Españolekoa. Pedagogo bezala dituen kualitateak bultzatuta, gazteei zuzendutako orkestra-trebakuntzarako planak diseinatzera eta zuzendaritza-ikastaroak ematera eskaini izan du bere jardueraren zati bat. Maiz aritzen da zuzendari gonbidatu gisa hainbat talde profesionaletan, eta BCN Sinfonietta Oskestrako zuzendari titularra da. Virtelia Escola de Musicaren zuzendaritza lanekin batera egiten ditu jarduera horiek. 2003 eta 2007 artean Cadaquésko Musika Jaialdiaren zuzendari izan zen.