Gazte independentistek egindako deialdiarekin bat eginez, 250 bat lagunek egin dute manifestazioa Leioa eta Erandioko campusean barrena, martxoaren 9ko Espainiako Kongresu eta Senaturako hauteskundeei "boikota egin" eta "abstentzio aktiboa" eskatzeko. "Iruzur neoestatutarioari boikota. Abstentzioa" lelopeko pankarta atzean, independentziaren aldeko eta EAJ eta PSOE alderdien kontrako aldarriak egin dituzte bertan bildutakoek, kafetegi nagusiaren aurrean hasi eta toki berean amaituz. Bestalde, mobilizazioekin jarraituz, 18:00etan, propaganda banaketa egingo dute Areetako Bizkaiko Zubian; 19:00etan, auto karabana Leioako osasun etxeko atzeko parking-etik; 19:30ean, manifestazioa Itzubaltzeta / Romoko Kolas plazan (BBVA banketexearen alboan) eta Algortako Telletxe plazan; eta 20:00etan, “Euskal Herriak independentzia. Abstentzioa!” lelopeko kontzentrazioa Plentziako Pirulin. Argazkian, eguerdiko manifestazioa Leioako campusean.