Busturialdeko taldea bazterrean utzita, Bilboaldeko bertsolariek Bertsolari Gazteen XVI. BBK Sariketako finalean sartzea erdietsi zuten atzo Txurdinagako institutuan eginiko kanporaketan. Finala datorren ostiralean, hilak 14, 19.00etan, jokatuko da Bilboko Kafe Antzokian eta hiriburukoek bertan izango dute Itxaso Paya, Jone Uria, Arrate Illaro, Peru Vidal, Maialen Markaida eta Imanol Uriak osatutako Uribe Kostako taldea itxaroten.
Bizkaie!-k gogoratu duenez, hamabost urtetan Ipar Uribekoek lau bider irabazi dute sariketa hau eta bilbotarrek, ordea, sekulan ez, nahiz eta hiru bider finalera ailegatu. Bestalde,
ALBEkoek kanporaketa bietan nagusitu dira, bai Lea Artibai eta bai Arratiaren aurka. Bilbo berriz, puntuazioagatik heldu da finalera, Busturialdea eta Durangaldea bezala kanporaketa bakarra irabazi baitu. Argazkian, Peru Vidal eta Itxaso Paya, otsailaren 22an Itzubaltzeta gaztetxean egindako bertso-afarian.