Zozoak taldea 1999an sortu zen Areetan, musikaren irakaskuntza eta musikaren bidez herri kultura ezberdinen arteko harremanak sendotzeko. Egun 42 ahotsek osatzen dute taldea eta hainbat erregistrotan murgiltzen dira: musika klasikoa, euskal folklorea, habanerak, gabon-kantak, eliz-musika eta abar. Dagoeneko euskaraz eta gaztelaniaz gain, latinez frantsesez, ingeleraz, lituanoz eta Hego Afrikako hizkuntza nagusian abesteko aukera izan dute. Euskal Herrian, Asturiasen, Leonen, Aragoin, Galizian, eta Gaztelan abestu dute, Irma Rutkauskaite zuzendariaren aginduetara.
San Inazio abesbatzak Talde honek aurten betetzen ditu bere 30. urteurrena, 1978an Andoni Armentiak sortu baitzuen. Egun 45 ahits dituela. Euskal Herriaz gain, Herrialde Katalanak, Aragoi, Gaztela eta Frantzia bisitatu ditu. Gaur egun Olga Sanchez eta Alberto Salado dira San Inazio abesbatzaren zuzendariak.