Orain arte Mari Mar Kamiruagak bere irakasle lana eta margoen pintaketa tartekatu ahal izan ditu. “Zorte handia dudala esan daiteke, astia dudanean margotzeko aukera daukadalako”, esan du. Bere artelan gehienak espresionistak izan direla esan daiteke, enpresa eta norbanakoen mandatuak zirelako asko. “Erakusketa honi esker nire lanak Sopelatik kanpo ere ezagutuko dira”. Kamiruagak egindako lanen artean Sopelako udal batzar aretoko koadroak daude.
Erakusketa astelehenetik ostiralera ikus daiteke, goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 21:00etara.
Mari Mar Kamiruaga artista sopeloztarrak 33 margolanak bildu ditu Bilboko Siena erakusgelan abiatu duen erakusketan. Margoak ikusgai egongo dira martxoaren 18rarte, Indautxuko Urkixo zumarkaleko 42 eraikinean dagoen erakusgelan. Kamiruagak lan guztiak operaren inguruan burutu ditu, gaiaren hainbat ikuspegi erakutsiz. 2000 urtean Bilbok industriagune izatetik kulturgune izatera egin zuen jauziari buruzko margoak egiteko mandatua jaso zuen. Hor aurkitu zituen operak margotzeko eskaintzen dituen aukera handiak. Horregatik, bi denboralditan zehar operan ikusi eta entzundakoak margotzeari ekin zion. “Pinturan ia dena egina dagoela dirudi”, azaldu du artistak, “eta hein handi batean horregatik aukeratu nuen gaia, erabili den arren ez delako oso ohikoa”. Oihal denek erakusten dute operaren pasadizoren bat, musika tresnetatik hasita, baina era surrealista batean. “Pertsona askok bodegoien antza hartzen diete margooi”. Irudian, Aida operaren argazki bat /