PSE-EEko zinegotzi ohi bat hil dute Arrasaten atentatu batean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mar. 7a, 15:27
Isaias Carrasco Arrasateko PSE-EEko zinegotzi ohia tirokatu eta hil egin dute hainbat ezezagunek San Andres auzoko Navas Tolosa kaleko 6. zenbakiaren ondoan, Carrasco etxetik irteten ari zela. Atentatua 13:30ak aldera jazo da, Euskadi Irratiak emandako albisteen arabera. Carrascok hiru tiro jaso ditu bularrean eta burualdean eta erietxera eraman dutenerako zendu da. "El Pais" egunkariaren agerkari digitalaren aburuz, Carrascoren emaztea eta alaba izan dira atentatuaren lekuko. Goiena.net-en arabera, Arrasaterrak 42 urte zituen, autobideko ordainlekuan egiten zuen lan eta zinegotzia izan zen PSE-EEtik 2003 eta 2007 bitarteko legealdian. Rodriguez Zapaterok hauteskunde kanpainako ekitaldiak bertan behera utzi ditu eta Eusko Alkartasunak gaur Algortan antolatuta zeukan mitin jaialdia ere ez du egingo atentatua dela eta. "El Mundo"k ETAri leporatu dio atentatua. Argazkian, zendutako Isaias Carrasco / "El Correo Español".
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun