Isaias Carrascoren hilketa gaitzetsi du Imanol Landa alkate getxoztarrak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mar. 7a, 18:18
Gaur eguerdiko 13:30ak aldera Arrasaten jazo den Isaias Carrasco PSE-EEko zinegotzi ohiaren hilketa gaitzesteko oharra zabaldu du, bere bitakoran, Imanol Landa Getxoko alkateak. "Berriz ere heriotza, suntsiketa, gorrotoa eta hautsitako bizia. Hemendik nire higuina sakratuena den pertsonen bizitzari buruz erabakitzeko ausardia duten horiei, zeren arabera dela berdin zaidala. Nire elkartasuna, gertutasuna eta besarkada sinbolikoa bere senide eta hurbilekoei, baita familia sozialista guztiari ere. Gaur guztiok haiekin gaude", adierazi du sareratutako mezuan udal agintariak. Bestalde, atentatuaren gaineko beste hainbat erreakzio jaso ditu Berria egunkariko edizio digitalak. Argazkian, Imanol Landa Getxoko alkatea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun