Beste hainbat udal ordezkariren artean, Imanol Landa alkate getxoztarra eta Keltse Eiguren Berdintasun zinegotzia bertan zirela, Emakumeen Elkarteen eta Erakundeen Adierazpena irakurriko dute gaur eguerdian Algortako San Nikolas plazan. Horren bidez, martxoaren 8ko (bihar) Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat egin eta euren eskubideak aldarrikatu nahi izan dituzte Getxo udalerriko andrazkoen elkarteek. Hala ere, ekitaldira 30 bat emakumezko gerturatu aurretik, ohi bezala, hormairudia marrazten ibili dira, goizeko 10etan hasita, eguzkipean. "Diskriminazioarik ez" lelopeko horma-pintura Algortako Urgull kalean esekiko dute, orain bi urte egin eta azokaren kanpoaldeko horman jarri zutena ordezkatzeko. Hurrengo egunetan ere ekitaldiak izango dira
Algortan eta Itzubaltzeta / Romon, baita
Uribe Kosta eta Erandion ere. Argazkian, hiru emakume horma-irudia margotzen