Bestalde, hilaren 27an eliza katolikoa eta apostasiari buruzko hitzaldi eta mahai-ingurua izango da, arratsaldeko 19.00etan. Hurrengo egunean, Herri Norte Taldeak antolatutako kontzertua izango da, Subversion X, Conflict Noise eta Cosecha Propia taldeekin. Ekitaldia 20:30ean hasiko da.
Azkenik, Leioako Udondo gaztetxeak animatu ditu herriko gazteak asanbladetan parte hartzen. Batzar orokorrak astero egiten dituzte, astearteetan, arratsaldeko 19:00etan. Era berean, ostegunetan, ordu berean kultur eta informazio taldea batzen da, gaztetxeko kideek jakinarazi dutenez.