Areetako Andres Isasi musika eskolan atzo egindako telefonia antenei buruzko mintegia "oso positibotzat" jo du, gaurko prentsaurrekoan, Joseba Arregi Hirigintza zinegotzi getxoztarrak. Ia 80 lagunek parte hartu zuten saioan, "entzuleek 30 galdera baino gehiago egin zituen eta adituek, zehatzak ala orokorrak izan, guztiei eman zieten erantzuna", aipatu du udal agintariak.
Antena Ez elkarteko kideek, ordea, atzoko mahaingurua
"espero genuena baino okerragoa" izan zela adierazi dute. Aurretik egin bezala, tokiko arduradunek saioa "antenekin arazorik ez dagoela, dena zuzena dela eta auzokideen beldurrak oinarririk gabekoak direla esateko" erabili zutela kritikatu dute auzokideek. Gaurko prentsaurrekoan egin bezala, atzoko mintegian ere
hainbat azalpen eman zituzten adituek, "ikerketa kualifikatu guztien arabera, uhin elektromagnetikoak osasunerako kaltegarriak ez" direla adieraziz. Argazkian, Imanol Landa alkatea eta Joseba Arregi Hirigintza zinegotzia atzoko mintegian.