Gaur eguerdiko 13:30ak aldera Arrasaten jazo den
Isaias Carrasco PSE-EEko zinegotzi ohiaren hilketaren ondoren, dozenaka elkarretaratzeren berri eman du
Bakearen Aldeko Koordinadorak, tartean bihar Uribe Kosta eskualdean eta Erandion egingo diren lau kontzentrazio isilak. “Ustezko helburu politikoak” eskuratzeko egiten den “bortxakeriaren erabilpena gaitzetsi” eta ETAren desagerpena aldarrikatu zein “gure herriak jasaten duen indarkeriak eragindako heriotzak” salatzeko Areetako Xake, Astrabuduako Josu Murueta, Erandioko Irailaren 23a eta Sopelako Udaletxe plazetan burutuko dira elkarretaratzeak. Lehenengoa kenduta (19:30ean egingo dute), beste guztiak 20:00etan izango dira. Halaber, Eusko Jaurlaritzak eta Eudelek egindako deialdiarekin bat eginez, bihar eguerdian, Barrika eta Sopelako udaletxeen aurrean elkartzera deitu dituzte herritarrak. Argazkian, aurreko batean, kontzentrazio isila Getxoko udaletxe aurrean.