Gorlizko Udalak Güerako kanpamenduarekin 2001ean egindako adiskidetzearen ondorioz, abian dira zenbait proiektu, eta horietako bat “Oporrak bakean” deritzona da. Proiektu horren bidez, aukera eman nahi zaie Saharako umeei udako hilabeteetan (uztailaren 7tik irailaren 7ra, gutxi gora behera) familia gorliztarrekin bizi daitezen. Hori dela eta, seme-alabak eduki eta udan 7 eta 12 urte bitarteko ume sahararrak etxean hartu ahal dituzten familiei dei egin diete izena emateko. “Haurrok basamortu idorretik ateratzea da asmoa, uda sasoian 50 gradoko tenperaturara ere iristen baita termometroa Sahara aldean”, adierazi dute udal arduradunek. Apirilaren 10ra arte dago izena emateko aukera. Argazkian, Saharako ume eta euskal elkartasun elkarteko kide batzuk orain bi urteko udan Loiuko aireportuan Aminetu Haidar giza eskubideen ekintzalaria itxaroten /
Saharatik.com.