Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruan Erandioko Emakumeen elkarte Soziokulturalak antolatutako
jardunaldiak bere amaierara heldu dira gaur goizean, "Berdintasuna bai, diskriminaziorik ez" lelopean egindako kontzentrazio isilekin batera. Elkarretaratzea 12:30ean hasi dute, atzoko atentatua zela-eta Eudelek deitutako ekitaldiarekin talka ez egiteko. Emakumeen aldarrikapen ekimenean, 150 bat pertsona batu dira Irailaren 23a plazan, gehienak andra helduak zein edadetuak. Ekitaldian, hasieran, 30 bat gizonezkok parte hartu dute, hainbat politikari barne, baina emakumeek metro geltokirantz manifestazioan (argazkian) abiatu direnean, gizonezko gehienak kale egin dute. Ondoren, 14:00etan, Mikel Alvia Palacios idazleak eta Jose Miguel Vidal Garcia argazkilariak egindako erakusketa itxi egin da, asteari amaiera emanez.