Isasias Carrasco Arrasateko PSE-EEko zinegotzi ohiaren hilketak gutxitan handituko du biharko Espainiako hauteskundeetan botoa emango duten hautesleen kopurua. Gainera, boto berriak eta aurretik botoa erabakita zutenen aldaketak PSOE eta PPri egingo die mesede, IUri diputatu bat kentzetan baitabiltza. "
El Periodic d'Andorra" egunkariaren digitalak gaur eguerdian kaleratu duen inkestaren arabera, PSOEk 162 eta 166 arteko diputatu eskuratu lituzke eta PP 154 eta 158 artean ibiliko litzateke. 2004an, ordea, 164 eta 148 atera zituzten hurrenez hurren. EAJri dagokionez, Bizkaiko edo Gipuzkoako azken diputatua galduko luke eta 6 diputatu lortuko lituzke. IU eta ICVren koalizioak 3 edo 4 eskuratzekotan dabil, CiUk 9 edo 10, ERCk 5 eta beste alderdi guztiek 7 eta 9 artean. Inkestak ez du desglosatu azken datu horiek eta, beraz, NaBai eta EAren ordezkaritza zein izango litzatekeen jakiterik ez dago.