Uribe Kosta eta Erandioko biztanleek, espainiar gisa erroldan onartuta egotekotan, Bizkaitik Madrilera, Espainiako Kongresu (argazkian) eta Senatura, joango diren zortzi diputatu eta lau senatari aukeratzeko bozketetan parte ahal izango dute gaur. Hautes-mahaietan, Kongresurako 21 zerrenda aurkituko dituzte bozkatzera doazen auzokideek, Eusko Abertzale Ekintzaren hautagaitza Espainiako Auzitegi Nazionalak eta Gorenak debekatu ostean. Espainiako Barne Ministerioak jakinarazi duenez, Bizkaiko bost hautes-mahai guztiak, 1.439, zabalik daude une honetan. Hego Euskal Herrian, guztira, 2.212.720 pertsonek 23 diputatu eta 16 senatari aukeratu ahal izango dute 20:00ak arte, azken sarekadek, tortura salaketek eta, batez ere, Isaias Carrascoren hilketak eta alderdien ilegalizazioek baldintzatutako hauteskundeetan. Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoari dagokienez, herriko etxe guztietan zinegotziak eta alkateak zein Paueko Kontseilu Nagusirako 21kantonamentik 11etan kontseilariak aukeratzeko hauteskundeen lehen itzulia izango da gaurkoa, 18:00ak arte.