Areetako hizkuntza eskolan, 20 bat lagunek inguratu dituzte, lehenengo, Imanol Landa Getxoko alkatea eta, ondoren, Carlos Iturgaiz eurodiputatua, bozkatzera zihoazen unean. Besteak beste, "Iruzurrik ez!", "Demokrazia Euskal Herriarentzat!" eta abstentzioaren aldeko leloak irakur zitezkeen kartelak zeramatzaten horiek. Landaren kasuan ez da arazorik egon, EAJko jarraitzaile batek agirika egin dien arren. Iturgaizekin, ordea, PPkoak protestan zebiltzan lagunei bultzaka hasi zaizkie eta tentsio uneak bizi izan dira. Eurodiputatuak, gainera, nerbioak galdu eta "sasikumeak" deitzen hasi zaizkie abstentzioaren aldekoei, Marisa Arrue Getxoko PPko buru eta Espainiako Kongresurako Bizkaiko zerrendetan bigarrena alboan zuela. Hori 11:10ak aldera jaso da eta ez da identifikaziorik, ezta atxiloturik ere egon. Algortan, baina, 15 laguni eskatu dizkiete agiriak. Argazkian, Imanol Landa alkate getxoztarra bozkatzera zihoan unean.