Astrabuduan ez ezik Sopelan ere ezker abertzalearen aurkako "erasoa" izan dela salatu du bertako ezker abertzaleak, jasotako erasoa "txikia" izan dela esan duten arren. Izan ere, ohar labur baten bidez jakinarazi dute Isaias Carrasco Arrasateko PSE-EEren zinegotzi ohiaren aurkako atentatua gertatu eta handik gutxira hainbat ezezagunek Sopelako ezker abertzaleak duen egoitzaren atea burdin txikiz eta loktitez itxi zutela. Gertaera ostiraleko arratsaldeko 15:00ak eta 18:00ak bitartean jaso zen, Mikelats herriko tabernatik metro gutxi batzuetara. Sabotajea "eraso txikitzat" jo dute. Astrabuduan, pasa den ostiralean ezker abertzaleak salatu zuen "herri osoan zehar", abstentzioa eskatzen zuten kartelen gainean, “hiltzaileak” irakur zitekeen afixak jartzen ibili zirela “PSEko kideek”, udaltzainak eta ertzainak "bidelagun" zituztela. Argazkian, Sopelako ezker abertzaleak pasa den otsailaren 23an abstentzioaren alde emandako mitina.