Ertzaintzak bederatzi pertsona atxilotu ditu Plentziako Jai Alai frontoiaren alboan goizeko 12ak pasatuta. Hautes-zentro horren ondoan deituta zuen Plentziako ezker abertzaleak abstentzioaren aldeko elkarretaratzea baina pankarta zabaldu eta gutxira dozena bat ertzain baino gehiagok pankarta kendu eta bertan zeuden lagunei identifikazioa eskatu diete. Horiek ukatzean atxilotzeari ekin diote. Ondoren, esku bilurrak jarri eta laupabost autotan Polizia-zentroren batera eraman dituzte. Herrizaingo Sailak atxilotuen kopurua baieztatu eta "desobedientzia larria" leporatuko zaiela adierazi du. Atxilotuak preso non dauzkaten, ordea, ez dute zabaldu nahi eta Neguriko ertzain-etxean daudenetz ez dute argitu. Bestalde, ertzainek UKBERRI.NETeko argazkilariari mehatxu egin eta hainbat argazki ezabatu dizkiote, "diktadura batean bizi gara" edota "argazkiak ateratzen jarraituz gero oso-oso txarto bukatuko zara" bezalakoak esan ostean. Azkenik, "gaizkileei nahi beste argazki" ateratzeko baina "Ertzaintzak jendea atxilotzen duela erakusten duten argazkirik ez" dituztela nahi esan dute polizia autonomikoek. Argazkiak
Euskal Herria Indymedian ikus daitezke.