Espainiako Barne Ministerioak zabaldutako datuen arabera, ordu honetarako, Bizkaian orain lau urte baino jende gutxiago hurbildu da bozkatzera, egokitzen zitzaien 1.439 hautes mahaietatik batera. Emandako lehenengo aurrerapenaren arabera, %38,52koa da orain arteko parte hartzea, 2004an %42,59koa zen bitartean. Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak "normaltasuna nagusi" izaten ari dela dioen arren, hainbat tokitan gertatzen ari dira sabotaje ekintzak. Aulestin (Bizkaia) esaterako, herritar talde bat hauteskunde eskola batera joan eta bozketarako jarrita zegoen material guztia txikitu dute. Gipuzkoan, Donostiako Magisteritza Eskolan, Maria San Gilek eta Josu Jon Imazek bozkatu duten lekuan, zenbait sarraila manipulatu dituzte. Gipuzkoako hiriburuan bertan, Bidebieta eskolara bertaratu behar izan dira suhiltzaileak sarreran olio putzu handia zegoelako. Nafarroan ere izandako
hainbat gertaeren berri eman du Eitb24k. Argazkian, Cespa garbiketa enpresako langile bat boikotera deitzen duen pegatina bat kentzen Itzubaltzeta / Romon.