Parte hartzea eskualdean %4 eta %14 artean jaitsi da 2004tik hona

Uribe Kosta eta Erandioko hautesleek orain dela lau urte baino parte hartze gutxiago izan dute Espainiako hauteskundeetan, 18:00etan. Espainiako Barne Ministerioak zabaldu dituen datuen arabera, abstentzioak %4 eta %14 arteko babesa irabazi du eskualdeko udalerrietan eta Getxon izan ezik, guztietan Estatu espainiarrean emandako parte hartzea baino gutxiago egon da, oraingoz. Abstentzioaren lurralde nagusiena Sopela da, non orain dela ordu bat erroldaren erdia baino gutxiagok bozkatu duen, hots, %49,91. Orain dela lau urte %64,28k eman zuen bozka udalerri horretan. Bestalde, Getxo da gehien bozkatzen ari den udalerria, %61,35ekin, orain dela lau urte baino lau puntu gutxiago. Gainera, Estatuko media (%60,99 gaur eta %63,02 2004an) bi hauteskundeetan gainditu du. Bizkaian, oro har, parte hartzea ia zazpi puntu jaitsi da. Gipuzkoan %12 gutxiagok bozkatu du, Araban %6k eta Nafarroa Garaian %3k. Ipar Euskal Herrian berriz, %65ekoa izan da parte-hartzea, duela 7 urte baino 8 puntu handiagoa, berria.infok jakinarazi duenez.

Parte hartze datuak, Hego Euskal Herrian, 18:00etan:

Barrika: %50,44 (2004an, %64,28)
Berango: %53,72 (2004an, %64,59)
Erandio: %54,52 (2004an, %59,60)
Getxo: %61,35 (2004an, %65,34)
Gorliz: %55,02 (2004an, %66,12)
Leioa: %56,59 (2004an, %62,74)
Lemoiz: %53,81 (2004an, %66,36)
Plentzia: %55,87 (2004an, %68,53)
Sopela: %49,91 (2004an, %61,27)
Urduliz: %52,64 (2004an, %64,31)

Araba: %55,83 (2004an, %61,50)
Bizkaia: %55,99 (2004an, %62,88)
Gipuzkoa: %48,10 (2004an, %60,71)
Nafarroa Garaia: %59,92 (2004an, %62,83)

Estatu espainiarra: %60,99 (2004an, %63,02)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun