Zapaterok eta abstentzioak irabazi dute Espainian eta Hego Euskal Herrian

Gaur Espainian eta Hego Euskal Herrian burutu diren hauteskunde espainiarretan Jose Luis Rodriguez Zapateroren PSOE alderdia nagusitu da, inkesta guztien arabera. Hauteskundeak irabazteaz gain, hainbat diputatu gehiago izango lituzke eta gehiengo osoa eskuratuko ez balu, gertu egongo litzateke eta ez luke arazorik izan behar beste alderdiekin akordioetara heltzeko, CiU kasu. Hego Euskal Herrian, berriz, abstentzioa orain dela 4 urte baino dezente handiagoa izan da, batez ere Gipuzkoako lurraldean. Era berean, Estatuan baino parte hartze baxuago litzateke. EAJk boto asko galdu ondoren eta erkidegoan gehiengoa izatea kolokan duela, ziur aski galduko luke diputatu bat Bizkaian, Rut Martinezek erandioztarrak hartu behar zuena (eskuman argazkian, jesarlekua mantenduko lukeen Marisa Arruerekin batera). EAk galduko luke Gipuzkoan duen bakarra eta EBk eta Aralarrek ez lukete eskuratuko hautetsirik. NaBaik mantenduko luke berea. Hauteskundeen emaitzak eskualdean (pdf). Argazkiak: Euzko Gaztedi.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun