Espainiako hauteskundeen emaitzak %100ean zenbatu dira dagoeneko Barrikan eta orain dela lau urte ez bezala abstentzioak irabazi egin du, 437 hautesle (%38,74) etxean gelditu direla. Aukera horren ostean gelditu da EAJ 331 botoekin. Jeltzaleek 117 boto galdu dituzte 2004tik ona, baina badute ere pozteko motiboa, udal hauteskundeetatik (243 atera zuten) hona 88 boz errekuperatu baitituzte. Barrikan jausi handia egin duena PSE-EE da 2004an 70 boto, 2007an 90 eta gaur 137 batu dituztenak. PP, Ezker Batua eta Aralarrek hainbat boto galdu dituzte lau urtetan. Bestalde, Eusko Alkartasunak bere egoera hobetu du, 37tik 46ra pasatu baita, baina ez du lortu udal hauteskundeetako 124 botoak mantentzen, EAJren hainbat boto emaile eskuratu zuenean. Aipagarria da UPDk 9 boto lortu dituela eta Partido Familia y Vida eskuin muturreko alderdiak barrikoztar bat konbentzitzea lortu duela.
Hauteskundeen emaitzak eskualdean (pdf). Argazkian, Barrikako udaletxea.