Lemoizen ez da ezusterik handia izan eta jeltzaleek eskuratu dute lehenengo indarra izatearen ohorea, 363 botoekin, abstentzioa atzean izan dela 318 hautesleen erabakia izan dela eta %17,36ko igoerarekin. Udalerri honetan EAJri itzala egin diezaiokeen indar politiko bakarra, ezker abertzalea, bere aukera guztiak ilegalizatuak izatearen ondorioz abstentzioaren hautua egin duenean, bestelako indarrak oso urrun gelditu dira: PSE-EEk batu ditu 45 boto zituen babes apurrak bikoizten, EA ere hobetu da bere 30 botoekin, 6 gehiago, erkidegoan 40.000 galdu dituen bitartean. EBk 24 izan ditu, PPk 19, Aralarrek 9, Berdeek 4, PACMAk 1 eta Rosa Diezen alderdiak beste bat. Hortaz batzokian pozik egon daitezke 64 boto eta laugarren diputatua galdu badute ere, udal hauteskundeetatik hona beste 74 boto berreskuratu dituztelako.
Hauteskundeen emaitzak eskualdean (pdf). Argazkian, Armintzako portua /
Jorge Tome.