Euzko Alderdi Jeltzalea nagusitu da berriz ere Plentzian, aspaldiko partez iaz udalerri horretan hauteskundeak galdu ostean. 1.116 botorekin, eta 2004tik hona 342 sufragio bidean utzi baditu ere, urte batean 62 aitaren etxera bueltatzea lortu du. Bestalde, Hego Euskal Herri osoan bezala, abstentzioa zabaldu egin da, ohiko abstentzionistaz gain eta ezker abertzalearen ohiko bozkatzaileez haratago, %13,46 gehiago hazi duela. Baina etxean gelditu diren 1.054 plentziar horietaz aparte, aldaketa franko izan dira udalerrian. Boro espainiarzalea dezente igo da, PSE-EE 429tik 263ra eta PPk 279tik 304ra igaro baitira. Uneren batean alderdi horien jarraitzaileek udal hauteskundeetan hautua bera eginez gero, litekeena litzateke Plentziako Independeteenak egitea. EA, EB eta Aralarrek boto galeari segida eman diote. Bestalde UPDk 15 babes jaso ditu eta eskuin muturrekoek 5.
Hauteskundeen emaitzak eskualdean (pdf). Argazkian, Piruliko puntan dagoen Plentziako bandera.