Ezuste galanta egon bada eskualdean Espainiako hauteskundeetan berau eman du PSE-EEk Erandion eta Leioan, izan ere, abstentzioaren ostean lehenengo indarra bilakatu baita Zapateroren alderdia. Bi udalerrietan konstituzionalistek haize gainditu dituzte 2004ko emaitzak eta bikoiztu dituzte udal hauteskundeetakoak (Erandion, 4.260 2004an, 2.841 2007n eta 5.282 2008an; eta Leioan, 4.867, 3.125 eta 6.070). Gainera egun alkatetza biak dituen EAJk bietan ezin izan dio eutsi 2004tik pairatu duen boto galerari: Erandion, 5.674, 4.683 eta 4.370, 2004an, 2007an eta aurten, hurrenez hurren; eta Leioan, 6.587, 5.319 eta 5.102. Hortaz, baliteke etorkizunean jelkideek arazo handiak izatea Txorierriko herririk nagusienean eta Uribe Kostako lehenengo udalerrian. Bestalde, PPk jaitsi badu ere, oso galera txikia izan du. Ezin da gauza bera esan EAz eta EBz, hautesleen erdia galdu baitute. Aralarrek bere txikitasunean hobeto eutsi dio egoerari, baina Leioan UPDren atzetik gelditu da. Erandion ultraeskuindarrek 25 boto jaso dituzte eta Leioan, berriz, 27. Argazkian, Rut Martinez erandioztarra Ibarretxerekin. Martinezen jesarlekua jokoan egoteak ez du lortu eragin bere herriko jeltzaleek alderdiari eustea.
Hauteskundeen emaitzak eskualdean (pdf).