Enegarren aldian lortu du Marisa Arruek bere ametza: Getxo udalerrian hauteskundeak irabaztea, hiru botoengatik bada ere. Getxoko PPren bozeramaileak badu, hortaz, errebantxazko garaipena eta baita Imanol Landa alkatearen aurka botatzeko artilleria berria. PPk 500 bat boto galdu ditu 2004rekin konparatuz, baina udal hautenkundeetan galdu zituenetik urte batean 1.600 errekuperatu ditu eta 14.321etan jarri da. Baina, aldi berean eta inpugnazioek ez badiote arrazoia ematen, 481 botoengatik galdu du Arruek Madrilgo Kongresuko bere aulkia. Baina Rut Martinez jelkidearen mesedetan barik, inork espero ez zuen Josu Montalba PSE-EEren kidearentzat joan da aulkia, EAJk Bizkaian, bere boto-bihitegian, babesen %20a eta 64.000 boto galdu ostean. Getxoko jeltzaleek popularren kontrako norabidea egin dute eta udal hauteskundeetatik hona sufragioak berreskuratu arren 14.318 botoekin atzean gelditu dira.
Hauteskundeen emaitzak eskualdean (pdf).