Euzko Alderdi Jeltzaleak beste behin ere nagusitu da Urdulizen eta Gorlizen, baina hurrenez hurren 232 eta 399 boto galdu ditu. Gainera, bere aurretik abstentzioa gelditu da, 949 urduliztar eta 1.380 gorliztar aukeratu dutena, 2004an baino %15 gehiago. Bestalde, Urdulizen EAJk 823 hautes-paperak batu ditu, PSE-EEk 453, PPk 169, EAk 131, EBk 68, Aralarrek 25, UPDk 10 eta beste alderdiek 29, tartean eskuin-muturreko 2. Gorlizen, ere, argi irabazi du EAJk, oraingo honetan Independenteen aurka lehiatzen ez zela. 1.276 boto bildu dituzte Urkullukoek. PSE-EE izan da atzean 609 sufragiorekin eta ondoren PP, 294; EA, 162; EB, 150; Aralar, 97; UPD, 20 eta bestelako alderdak, 54, tartean eskuin-muturreko 3. Bi herrietan EAJk berreskuratu ditu 2007an galdutako hainbat boz, nahiz eta 2004an baino okerrago gelditu. Era berean, PSE-EE nabarmen igo da, PP, EA eta Aralar antzeko gelditu dira eta Ezker Batuak galera handia izan du.
Hauteskundeen emaitzak eskualdean (pdf). Argazkian, Urdulizko panoramika bat.