Bisitara zihoala istripua izan du Joseba Elorriagaren neskalagunak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mar. 10a, 14:45
Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez, Joseba Elorriaga Algortako preso gaztearen (argazkian) neskalagunak eta Oier Amorrortu laudiotarraren lagun bik auto istripua izan zuten, larunbat gauean, haiek bisitatzera zihoazenean Navalcarneroko espetxera (Madril). "Ospitalera eraman behar izan zituzten hirurak, baina ez zuten kalte pertsonal larririk izan. Istripua Mostoles inguruan gertatu zen, eta autoa erabat apurtuta gelditu zen", azaldu du errepresioaren aurkako erakundeak. Urriaren 16an Algortan, Getxon eta Berangon egindako sarekadan atxilotu zuten Elorriaga eta, hasieran Soto del Real espetxean sartu bazuten ere, urtarrilaren 31an aldatu zuten Navalcarnerora. Biak ala biak Madrilen.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun