Lau urte luze igaro dira “Magia negra” lanarekin bakarka debutatu zuenetik. Estatu osoan, Portugalen eta Suitzan aurkeztu ondoren eta, geroago, mundu mailako bira batean Fermin Muguruzarekin kolaboratu ostean, Bang-Matuk disko berri batekin itzuli da: “I´m thinking about you”. 10 kantutan, bere ahotsaren aldaberatasun eta nortasun handia erakutsiko digu. Soul, Jazz, R & B; horiek guztiak bere erregistro inkontzienteak dira aspalditik, eta, horiei esker, orokorrean musika beltzaren zale guztiek kantu guztiez goza dezakete. Diskoa “I wanna say goodbye” abestiarekin hasten da. Begoñaren ahotsaren soul garbiak, Mario Díazen organoak eta Roberto Mirandaren soloek iragandako denboretan zehar gidatuko gaituzte,
Horretaz gain, beste hainbat ekitaldi prestatu ditu aste honetarako Kultur Leioak:
Martxoak 11, asteartea
20:00 "El buen nombre" filma, entzungelan.
Perseo Zine Foruma eta Emakume Zuzendari Zikloaren barruan.
Martxoak 15, larunbata
20:00 "Expiacion: mas alla de la pasion" filma, entzungelan.
Sarrera: 4 euro.
Martxoak 16, igandea
12:00etan eta 17:00etan, "Winkyren Zaldia" haurrentzako filma, entzungelan.
Sarrera 3 euro.
20:00 "Expiacion: mas alla de la pasion" filma, entzungelan.
Sarrera: 4 euro.