Gaur zabaldu dute
Kultur Leioan “Bosteko 2008” erakusketa ibiltaria. XI. edizioan, Iñaki Cerrajeria eta Carlos Marcote artista arabarren margoak eta Patxi Cobo bizkaitarraren argazkiak egongo dira ikusgai bertan, apirilaren 11ra bitartean. Sarrera doakoa da eta honako ordutegietan ikus daiteke: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara; larunbatetan, 17:00etatik 20:00etara; eta igande eta jaiegunetan, 11:00etatik 14:00etara. Gainera, behin Leioan bukatuta, Itzubaltzeta / Romora eramango dute erakusketa. Apirilaren 29tik maiatzaren 17ra bitartean ikusi ahal izango da bertoko kultur aretoan. "Bosteko" erakusketa didaktiko, xume eta jende guztiak ulertzeko erraza izan nahi du, eta helburua du euskal arte garaikideko protagonisten lana ikusleei hurbiltzea. Gainera, "Bosteko"k arte garaikidea Bizkaiko Lurralde Historikoko hainbat herritara hurbiltzea du xede Zornotza, Arrigorriaga, Basauri, Getxo eta Leioako udalerrien lan koordinatuari eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren kolaborazioari esker. Argazkian, Marcoteren margoetako bat.