Ostiral honetan, martxoak 14, emanaldia eskainiko dute hainbat kantautorek Itzubaltzeta / Romoko Itzubaltzeta gaztetxean, Ez Jaun Ez Jabe talde libertarioak antolatuta, Horrenbestez, Tipico Pero Cierto bartzelonarra, Klaro Ke Si leioaztar mutila eta Entre Pitos y Flautas osatzen duten Gernikako bi neskak igoko dira gune autogestionatuko agertokira, 20:00etatik aurrera. Sarrerak 3 eurotan jarri dituzte. Izan ere, kolektiboaren autokudeaketarako behar du diru hori Ez Jaun Ez Jabek. Bestalde, Resumen Latinoamericano agerkariak antolatuta, zine politikoaren zikloa abiatuko da asteazken honetan, martxoak 12, Itzubaltzeta gaztetxean. Egun horretarako, gainera, "Atocha, El Pozo, Santa Eulalia... 13-M Donibane" izenburuko dokumentala aukeratu dute. Hain zuzen ere, orain 4 urteko martxoaren 11 eta 13 bitarteko egunetan gertaturikoaren zergaitiak eta ondorioak aztertzen ditu filmak. Besteak beste, Angel Berrueta hil zuen Espainiako polizia batek, Iruñean, martxoaren 11ko atentatuen testuinguruan. Etziko saioa 19:30ean hasiko da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!