Sakeleko telefono zenbakia eman zuten zergadun guztiei, erroldan helbideratuta dituzten ordainagiriei buruzko informazioa SMS mezuen bidez bidaliko die, astearte honetatik aurrera,
Getxoko Udalak. Lehenengo mezua, beraz, bihar bertan jasoko dute ordainketa lau epetan egitea aukeratu dutenek. SMSan agertuko da zein egunean kobratuko zaien zerga (lehenengo epea martxoaren 17an) eta hori zenbatekoa (epe bakoitzari dagokiona) den. Berriro bidaliko zaizkie mezuak, ordaintzeko epe-muga eguna heldu baino aste bete lehenagotik, gutxi gora behera, 2008ko Zerga Egutegian ezartzen diren datak kontutan edukita. Borondatezko ordainketen kasuan, zerga kobratuko zaie epea amaitzean, hau da, apirilaren 30ean. Hiru hilabetean behin, sei hilabetean behin edo urteko ere ordaintzerik badago, epekako modua aukeratuz gero; bankuko helbideratzearekin betiere.