Tirreno-Adriatiko eta Milano-San Remo lasterketetan izango da Iñigo Landaluze algortarra

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mar. 11a, 12:13
Euskaltel-Euskadi txirrindularitza taldeak erabaki du jada martxoaren 12tik 18ra jokatuko den 43. Tirreno-Adriatiko eta martxoaren 22ko 99. Milano-San Remo lasterketetara eramango dituen zortzi txirrindulariak. Horrela, Ruben Perez, Antton Luengo, Aitor Galdos, Juanjo Oroz, Alain Perez, Egoi Martinez eta Javi Aramendia arituko dira euskal taldearekin Italiako bi frogetan, Iñigo Landaluze algortarrarekin batera, Jon Odriozolaren zuzendaritzapean. Tirreno-Adriatiko lasterketak zazpi etapa izango ditu, haietako bat 26 kilometroko banakako erlojuz kontrakoa. Igandean jokatuko den Milan-San Remo, berriz, Munduko Kopako lehenengo lasterketa izango da eta txirrindulariek 298 kilometroko ibilbideari egingo diote aurre, puntuagarriak diren zazpi mendaterekin. Argazkian, Iñigo Landaluze Frantziako Tourrean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun