Ostegunera bitartean 300 ikaslek parte hartuko dute Leioako campuseko publizitate jardunaldietan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mar. 11a, 16:54
"La alfombra roja de la publicidad" izenburupean, gaur eman zaie hasiera, Leioa eta Erandioko campuseko areto nagusian, EMedia Junior enpresako komunikazioko ikasleek antolatutako XIV. Publizitate Jardunaldiei. Ostegunera bitartean, publizitatearen arloko 12 profesionalek beren azken lanak aurkeztuko dituzte eta beraien esperientzien berri emango dute. Jardunaldi hauetan 300 ikaslek hartuko dute parte, EHUko iturrien arabera, eta publizitate agentzia esanguratsuenen estrategien berri izango dute. Horien artean nazioartekoak ere badaude: Coca-Cola-ren Gabonetako "Fabrica de la Felicidad" iragarki saritua egin duen Sylvia Lezama eta "Amo a Laura" kanpaina arrakastatsuaren egile Tiempo BBDO, besteak beste, osteguneko saioan. Horiez gain, J&B España enpresako marketin arduradun Ricardo Tejedorrek eta Doble You-ko erredaktore sortzaile Jesus Revueltak ere hartuko dute parte, bihar eta etzi, hurrenez hurren. Argazkian, campusean egindako beste jardunaldi batzuk.
Egitaraua:

Martxoak 11, asteartea

09:30-10:00 Patxi Doblas (Emedia Comunicacion) eta Asier Arrieta (EHU).
12:00-13:30 Musika publizitatean, Fernando Montañesekin.
16:30-17:30 Yoigo enpresaren kanpaina, Mar Frutosek aurkeztua.
17:45-19:15 Maria Garcia (Ovideo) eta Luciano Firmo (Sopa del Toro).

Martxoak 12, asteazkena

10:15-11:45 Dan Peisajovich Comploteko zuzendaria.
12:00-13:30 Publizitate interaktiboa, Ricardo Tejedorrekin.
16:00-17:30 Donostiako Sol Jaialdiko lanen proiekzioa.
17:45-19:15 Jesus Oleaga (Moriwase agentzia).

Martxoak 13, osteguna

9:30-11:00 Jon Lavin (Contrapunto) eta Fernando Herrero (Tiempo BBDO).
11:15-12:45 Jesus Revuelta (Double You) eta Sylvia Lezama (McCann Erikson).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun