Gaineratu dutenez, "eraldaketaren bidean, argi dago hezkuntza dela oinarria eta hezkuntzatik hasi behar dela eraldatzen. Hori dela eta, topagunean egingo den Eskola Gorria aitzaki hartuta, eztabaida hauek burutuko dira, euskal ikasleek nahi duten hezkuntza eredua bultzatuz, bakoitzak bere eremutik gai hauen inguruko ekarpenak eginez".
Honako hau izango da hurrengo bi egunotako egitaraua:
Martxoak 12, asteazkena
19:00 Kanpaldia, Zientzietako fakultate parean.
20:00 Sextabaida.
22:00 Bokata jana eta "Shortbus" filmaren proiekzioa.
Martxoak 13, osteguna
9:00 Gosaria.
10:00 Mintegiak:
- AHT
- Etxebizitza.
- Kultura.
- Medikuntza alternatiboa.
12:00 Osoko bilera.
14:00 Bertso-parrillada, Arte Ederren fakultatean.
16:30 Bakarrziketak.
17:30 Gazte Jolasak.