Egunotan Eusko Jaurlaritzaren beste isun bat jaso du Getxoko herritar batek,
2007ko urriaren 5ean Areetan egindako mobilizazio batengatik, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoran salatu duenez. Aipatu egunean, "atxilotutako 23 Batasuneko kideen askatasuna, errepresioaren amaiera eta Euskal Herriarentzako demokrazia eskatzeko" hainbat mobilizazio egin ziren Uribe Kosta eskualdean eta Erandion. Besteak beste, Areetan, PSOEren egoitzaren aurrean elkartu ziren 60 bat herritar eta ertzainak bultzaka ibili ziren. Istiluak, baina, artez hasi eta bukatu dituzte ertzainek: manifestazioari pankarta kenduz, bi lagun identifikatuz eta haietariko bat atxilotzearekin mehatxatuz, beti ere pilota-jaurtigailuak eskuan izan dituztela. Horrenbestez, 300 euroko isuna heldu zaio horietako bati. AAMk nabarmendu duenez, denbora labur batean Getxo udalerrian jaso den bosgarren isuna da, guztira 1500 euro baino gehiago. Argazkian, getxoztar laguna identifikatu zuten egunean 190 pertsona batu ziren Algortan.