Denboraleak, eta batez ere, izugarrizko olatuek, azken hamarkadetako kalterik handienak eragin dituzte euskal kostaldean. Batez ere, Donostian, Bakion, Bermeo eta Ondarruko portuetan, eta Lapurdiko kostaldean jazo dira txikiziorik larrienak. Gurean ere ez dira txiki geratu olatuek. Besteak beste, Algortako Portu Zaharreko murru handiko punta apurtu du itsasoaren indarrak, bertarako bidea itxi dutela udaltzainek. Euskalmet Euskal Meteorologia Zerbitzuak nabarmendu duenez, ekaitza, eguerditik ostegun gauera bitartean, pixkanaka baretuz joango da. Hala ere, arisku egoerak oraindik jarraitzen du, batez ere itsaso eta itsasertzean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!