Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Uribe Kostako Emakumeen I. Kirol Anitzeko Lehiaketa egin zen, joan den larunbatean, "Kirolaria naiz, baita emakumea ere" lelopean. Goizeko 9etan hasi eta arratsaldeko ordu biak bitartean, 2.000 bat haur, nerabe, gazte eta helduk parte hartu zuten Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urdulizen antolatutako txapelketetan. Sari banaketa, berriz, Udaletxeko plaza sopeloztarrean egin zuten, 14:00ak aldera. Aipatu beharra dago politikariek ez zutela garaikurrik banatu nahi izan, Isaias Carrasco PSE-EEko zinegotzi ohiaren hilketaren ondorioz, eta mankomunitateko teknikariei egokitu zitzaien dominak emateko lana. Hasieran "gaindituta", oraindik ere eskubaloi eta saskibaloi probak amaitzeke baitzeden, baina akabuan "oso pozik" zeudela onartu zuten langileek, "partehartzea izugarria" izan zela ikusita. Tartean, eskupilotakoek haserretu zitzaizkien, hasieran ez zitzaizkiolako dominik banatu. Besteak beste, Barrikako udal webgunean dago eskura
irabazleen zerrenda. Argazkian, neskatil bat ondoren banatuko ziren dominak ikuskatzen.