Hiru astez atzerrian ingelesa ikasteko aukera izango dute gazte sopeloztarrek 900 euroren truke

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mar. 12a, 18:08
Sopelako Udalak 2008ko Ingeles Topaketetan izena emateko epea zabaldu berri du. Egitasmoa 14 urteko gazteei zuzenduta dago, 1994an jaiotakoak, eta gutxienez urtebete dela udalerrian erroldatuak daudela. Partaideek Ingalaterrako familia batekin bizitzeko aukera izango dute, uztaileko lehenengo hiru asteetan, euren hizkuntza ikasteko asmoz. Ordaindu beharreko 900 euroek ingeles ikastaroa, garraioa (joan etorria hegazkinez eta bertoko ikastetxera egin beharko liratekeen bidaiak), asegurua, gazteen ardurapean egongo diren begiraleak eta hiru irteera barne hartzen dute. Aurre-matrikula betetzeko epea apirilaren 10era arte luzatuko da. Hala ere, gehien jota 25 neska-mutilek baino ezin izango dute parte hartu, tokiko iturrien arabera. Argazkian, Londresko Big-Ben erlojua.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun