Udaltzainek Getxo eta Leioa udalerrietako bi lagun atxilotu dituzte, gaur goizaldean, ustez Areetako erdiguneko optika-denda batean lapurtzen saiatzeagatik, udal arduradunek jakinarazi dutenez. Bi atxilotuak, R.M.R. 31 urtekoa eta A.S.M. 37 urtekoa, epailearen aurrera eraman dituzte goizean bertan. Polizia iturrien arabera, horietako baten aurka bilatze agindua du emanda Bilboko Epaitegi batek, 8 hilabeteko eta 60 eguneko gartzela zigorra bete behar duelako. Bigarrena non dagoen ikertzea aginduta dauka beste epaitegi batek. Goizeko 4:20an, Kale Nagusian zaintza lanetan ziharduten udaltzainek metalak eragindako zarata bat entzun dute Paulino Mendibil kalean. Hurbildu direnean, ibai alderantza lasterka zihoazen bi lagun ikusi dituzte; baita optika-denda bateko pertsiana bere lekutik aterata zegoela ere. Bi lagunen atzetik joan eta beste udaltzain batzuei horren berri eman eta gero atxilotu dituzte Mesedeetako Ama kalean.