Gurpila aldatzen erakutsiko diete apirilean Sopelako 10 gazteri

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mar. 12a, 19:23
Sopelako Gazte Informazio Bulegoak antolatuta, oinarrizko mekanika ikastaroa izango dute, apirilaren 17an eta 18an, neska-mutilek. Eskola bakoitza ordu eta erdikoa izango da eta partaideek gurpila aldatzen, olioaren maila zein den begiratzen eta elurretarako kateak jartzen ikasiko dute, besteak beste; gidari batek jakin behar duen auto baten oinarrizko mantenimenduaren gainekoak, alegia. Automobila erabat ezagutzeko, praktikaz gain teoria ere irakatsiko zaie. Ikastaroa doakoa izango da eta gidabaimena duten 10 gaztek esku hartuko dute, inskripzio zerrendako hurrenkeraren arabera. Uribe Kosta autoeskolak emango du ikastaroa. Informazio gehiago 944 065 519 telefono zenbakian aurkituko dute neska-mutilek.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun