Ikasle Abertzaleek eta Eraldatu taldeak otsailaren 20an aurkeztutako Bologna Prozesuaren aurkako ikasle adierazpenari atxikitu zaizkio EHUko Leioa eta Erandioko campuseko unibertsitario ugari. Lehenengo ekimen bateratu modura, ikasgelategi aurrean elkarretaratzea egin dute Gizarte Zientziak eta Zuzenbide fakultateetako 9 ikasle-taldek eta maila pertsonalean bat egin duten beste hainbat neska-mutilek. "Ekimen anitz hau aurreko asteetan landutakoaren emaitza bezala hartu daiteke. Helburua fakultateko ikasgeletara iritsi eta borroka bateratu bat eramateko bultzada bat bilatzea izan da", adierazi dutenez. Gaurkoa "lehenengo pausutzat" jo dute ikasleek. Argazkian, Gizarte Zientzietako ikasleek gaur egindako kontzentrazioa / Gaztesarea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!