Dirulaguntza eskuratu nahi izanez gero, datorren urterako ekintza egitarauak aurkezteko epea zabalik dagoela jakinarazi die tokiko kirol eta kultur erakunde zein elkarteei
Berangoko Udalak. Deialdiaren gaineko iragarkia martxoaren 11n argitaratu zen Bizkaiko Aldizkari Ofizialean. Eskabideak aurkezteko epea, berriz, apirilaren 12an amaituko da. "Aurreko urtean dirulaguntza eskuratu zuten taldeek dirulaguntzaren xedea frogatu beharko dute aipatu epearen barruan, burutu dituzten ekintzei buruzko txostenaren bidez, egin diren ordainketak edo gastuak eta sarrerak azaltzen dituen txosten zehatza aurkeztuz eta benetakotze-agiriak erantsiz", udal arduradunek zehaztu dutenez. Dirulaguntza eskuratzeko ezinbestekoa izango da Elkarteen Udal Erregistroan inskribaturik egotea. Argazkian, hainbat neska-mutil Berangoko Gaztelekuan.